Ir al contenido principal

Eskolako agenda 21

ESKOLAKO AGENDA 21

Jasangarritasunerako hezi


Eskolako Agenda 21 jasangarritasunerako hezkuntza estrategia garrantzizkoa da, eta ikasleek udalerrietako ekintza-planetan parte hartzeko ildoetako bat bilakatu da.

Eskolako Agenda 21ek hedapen handia izan dute gure artean nahiz nazioartean. Gaur egun milioika pertsona ari dira UNESCOren aintzatespena duen hezkuntza programa hau lantzen eta, beraz, Planetaren jasangarritasunaren alde egiten. Izan ere, UNESCOren Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako konferentzian (Japonian 2014) Euskadiko Eskolako Agenda 21 azken hamarkadako munduko 25 praktika onenen artean azaltzera gonbidatua izan zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan Tokiko Agenda 21 programak garatzen hastearekin batera, eskola eta udalerrien arteko sinergia sortu zen eta aukera bikaina zabaldu zen beren ingurumen-programak uztartzeko . Modu horretan, abian jarri zen Eskolako Agenda 21. Gaur egun, derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeen ia %70 (220.000 ikasle baino gehiago) parte hartzen ari dira Eskolako Agenda 21en; horietatik %20 inguruk “Eskola jasangarria” aintzatespena jaso dute.

Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako bi sailen (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Ingurumena eta Lurralde Politika Saila) eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da programa hau, eta, horri esker, baliabide eta laguntza ugari ditu (ekonomikoak, aholkularitza, prestakuntza...). Oso tresna eraginkorra da Heziberri 2020ko oinarrizko konpetentziak garatzeko, eta, beraz, XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzeko. Gainera, Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020) dokumentuan jasotzen diren helmugak (kutsadurari aurre egiteko, biodibertsitatea babesteko, klima-aldaketaren eragina mugatzeko...) lortzen laguntzeko bitarteko hobezina izan daiteke Eskolako Agenda 21.

Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:

·       Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
·       Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
·       Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
·       Curriculum-berrikuntza eragiten du.

Hezkuntza-komunitate osoari zuzentzen zaio:

·       Irakasleak dira programaren dinamizatzaileak eta curriculumaren egokitzapenaren arduradun nagusiak.
·       Ikasleak benetako protagonistak dira fase guztietan.
·       Familiek parte aktiboa dute ikastetxean, antolamenduan eta jardueretan arituz eta etxean eredu arduratsuak eskainiz.
·       Langile ez-irakasleek programaren antolamenduan, diagnostikoan eta kudeaketan parte hartzen dute.

Ikastetxearen egituran txertatutako berariazko antolaketa behar da. Egitura eta arduradun hauek oinarrizkoak dira:

·       Koordinatzaileak proiektua abiarazten du eta jarraipenaren ardura nagusia du.
·       Talde sustatzailea irakasleek eta, ahal neurrian, zuzendaritzaren ordezkari batek osatzen dute. Bere zeregin nagusiak eguneroko dinamizazioa eta antolakuntza dira.
·       Ingurumen Batzordea ikastetxean hezkuntza-komunitateak parte hartzeko organoa da, eta estamentu guztien ordezkariek osatzen dute. Programaren lerro nagusiak zehazten ditu (planifikazioa, ekintza-plana, ebaluazioa...).
·       Koordinazio-bilerak ikastetxeen arteko lankidetza-gunea dira. Zonaldeko koordinatzaileek, Ingurugelako aholkulariak eta enpresako ingurumen-hezitzaileek osatzen dituzte.

Eskolako Agenda 21 gai edo arazo baten inguruan garatzen da, eta, horretarako, programaren helburuak ditu oinarri eta erreferentzia. Jasangarritasuna oso kontzeptu zabala da, eta gai ugari hartzen ditu bere barnean. Guztiak dira baliagarriak programa garatzeko. Horien artean hauexek aipa daitezke: biodibertsitatea, klima-aldaketa, hondakinak, kontsumo-ohiturak, garraioa eta mugikortasuna...

Gaiaren garapena hiru ardatz edo esparru hauen inguruan egiten da:

  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza.
  • Kudeaketa jasangarria.
  • Eskolako curriculum-berrikuntza.
Bost fase nagusi ditu:

·       Antolamendua eta planifikazioa: antolamenduaren oinarriak (koordinatzailea, talde sustatzailea...) eta hasierako planifikazioa zehazten dira.
·       Sentsibilizazioa eta motibazioa: behar-beharrezkoa da hezkuntza-komunitatearen partaidetza lortzeko. Egitamu berezi baten bidez egitea komeni da.
·       Diagnostikoa: ikastetxearen hasierako argazkia edukitzeko balio du. Horretarako programaren hiru ardatzak hartzen dira kontuan. Bestalde, udalerriaren egoeraren azterketa egiteko une aproposa da.
·       Ekintza-plana: fase honetan definitzen eta planifikatzen da ikastetxea eta haren inguru hurbila jasangarriago egiteko ekintzen multzoa. Plana garatzeko hobekuntza-helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten dira; gainera, lorpenak neurtzeko adierazle batzuk azaltzen dira.
·       Komunikazioa eta Ebaluazioa: prozesu osoan egiten direnez, eta izaeraz eta ezaugarriz ezberdinak direnez, fase berezia osatzen dute.

Udal diagnostikoak abiapuntutzat hartuta, ikasleek batera lan egiten dute udal jasangarritasunaren alde. Fase honetan foroek garrantzi berezia dute:

·       Eskolen arteko Foroa: udalerri edo eskualde bateko ikastetxeetako ikasleek osatutako organoa; Eskolen Udal Foroak prestatzeko biltzen da.
·       Eskolen Udal Foroa: ikasleek ikasturtean egindako lanaren emaitzak, konpromisoak eta proposamenak tokiko arduradunen aurrean (alkatea, zinegotziak …) aurkezteko topalekua.

Ebaluazioak Eskolako Agenda 21 berraztertzeko, baloratzeko eta hobetzeko balio du. Komeni da ikasturtean zehar egitea, baina proiektuaren amaiera da memento egokia helburuen lorpen-maila ezagutzeko eta ibilbidean egindakoa balioesteko.
Ebaluazioak hiru une ditu, eta horietan hauxe egiten da:

·       Hasierako ebaluazioa, diagnostikoaren bidez.
·       Ekintza Planaren ebaluazioa, hobekuntza-helburuei lotuta dauden adierazleen bidez.

·       Amaierako ebaluazioa, ekainean aurkezten den memoriaren bidez. Programaren osotasuna baloratzen du, bai ibilbidean egindako lana, bai erdietsi diren lorpenak.

Comentarios

Entradas populares de este blog

GURE DEKALOGOA

Gure ikastetxea eta ingurumena zaintzeko Ekoarduradunak bildu gara Ekomariaseko dekalogoa osatzeko, adosteko eta betetzeko. Entre todos los responsables de Ekomarias hemos diseñado un decálogo con el fin de cuidar nuestro colegio y el medio ambiente para conseguir que sea un poco más sostenible. Hemos creado uno en Primaria y otro en Secundaria/Bachiller que se están llevando a todas las aulas para intentar que todo el colegio lo tenga en cuenta.

MUNDUREANDO CON FAUSTINA

'Mundureando con Faustina' es un cuentacuentos basado en la experiencia vivida por Eneko Etxebarrieta en la vuelta al mundo que realizó en bicicleta, durante cuatro años, a lo largo de 46.000 kilómetros y en 32 países. Tiene gran factor pedagógico ya que se fomenta entre los niños un estilo de vida sano, “relacionado con el deporte no competitivo, que promueve el deseo de descubrir y aprender cosas y pone en valor el esfuerzo personal necesario para avanzar. Eneko gure ikastetxean egon zen eta 4.mailako ikasleei munduari bira egiteko bidaiaren experientziak kontatu zizkien.   Bera ez zen bakarrik egon, bere burdinezko bizikleta, “Rocinante” izenekoa ere ekarri baitzuen. Faustina berezia da, hitz egin ahal du eta berak ere abenturak kontatzen ditu. En la obra, Eneko y Faustina prepararon juntos las alforjas con lo indispensable y subieron al Tibet para encontrarse con una familia nómada y sus yaks, pasaron la noche en la muralla china, cruzaron el desierto, hablaro...

EkoMarias'17-18 martxan dago!

Ikusi duzue sarrera nagusiko arbelean dagoena? Sí, EkoMarias vuelve a la carga con un nuevo tema anual: "Kontsumo arduratsua" - "Consumo responsable". Baina, jakin nahi duzu nondik edo zergatik lantzen ditugu gai hauek: Clicka en el siguiente enlace y, en sólo 3 minutos, entenderás que en todo el mundo existe la preocupación de cuidar el mundo, y de un desarrollo sostenible para ello: 'We The People' for The Global Goals Nuestro tema de este año, tiene que ver con el objetivo número 12 de los que aparecen en el video. Pentsatu duzu zenbat gauza kontsumitzen ditugu beharra gabe? ¿Se te ocurre alguna forma de reducir tu consumo y ayudar a mejorar el planeta? Guzti hori izango da aurten landuko duguna. Bai klaseetan, baina baita eskolarekin harremanetan gauden guztiekin. Es cosa de todos, como comunidad escolar, poder poner nuestro granito de arena. A lo largo del curso, en este apartado encontraréis lo que vamos haciendo, así como notic...